Emakumeen Etxeak musikari, errepresio frankistari eta ikasketak homolatzeari buruzko hiru jarduerekin emango dio amaiera urteari

Emakumeek musikan duten presentzia, erreformatorio frankistetako errepresioa eta ikasketak homologatzeak emakume migratuentzat duen garrantzia izango dute hizpide abenduan zehar Errenteriako Emakumeen Etxean.

Abenduko egitaraua hilaren 12an hasiko da, asteartean, ‘Hatxe’rekin kontzertua, tertulia eta bizkotxoa izeneko saioarekin, 19:00etatik aurrera.

Idoia Hernández Toledo ‘Hatxe’ piano-jole eta konpositoreak gidatutako saio honetan, musika, irudiak, musikaren gorputza eta zaintzaren musikaren inguruko solasaldia egingo dute. Gainera, bizkotxo goxo bat dastatzeko eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Hurrengo jarduera abenduaren 16an izango da, 11:00etan. Emakumeen Etxeak Las desterradas hijas de Eva: Isiltasun gehigorik ez izeneko mahai-ingurua antolatu du; Mariaje López, Consuelo García del Cid Guerra eta Fátima Díez idazleen parte hartzearekin.

Frankisten erreformatorioetatik bizirik atera ziren hiru emakumeek beren testigantzak irauli dituzte hainbat liburutan, frankismoan ez ezik demokrazian ere milaka neskatilen eta gazteren aurka “Emakumea Babesteko Patronatu”aren bitartez egindako errepresio misoginoa salatzeko.

Amaitzeko, abenduaren 20an, asteazkenean, Nire ikasketak homologatu, zertarako? Emakume migratuen esperientziak eta lorpenak kafe-solasaldia izango da 16:00etatik 18:00etara.

Elkarrizketaren helburua da beste emakume migratu batzuen urratsak eta lorpenak ikusaraztea, jatorrizko herrialdean egindako ikasketak homologatzeari esker.

Bidez Bide elkarteko Katia Reimbergek moderatuta, “Parekatu” ikasketak homologatzeko eta prestakuntza-ibilbideetan aholkularitzatik igarotako erabiltzaile batzuen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.