Asfaltatzen lanak aste honetan erdiguneko hainbat kaleetan

Aste honetan Errenteriako erdiguneko Tulle, Urbasa, Maria de Lezo eta Xenpelar kaleetan asfaltatze lanak eramaten ari dira. Tulle kalea dagoeneko asfaltatu badute ere, margoketa lanekin jarraitzen dute eta hurrengo egunetan zehar gainontzeko kaleak egiten joango dira eguraldiak uzten badu. Trafiko mozketak garajeetako erabiltzaileentzan izan ditzaketen eraginak ohartaraziko dira garaje eta portaletan. Hiri-autobusak izan ditzakeen aldaketak geltoki eta autobusetan jakinaraziko dira.

Lan hauek bukatuta, Lezo pasealekuko zubia asfaltatuko da hurrengo astean.

Aurtengo asfaltatze kanpainaren barruan egindako kaleak honako hauek izan dira: Sorgintxulo kalea, Nafarroa etorbidea 19-ko aparkalekua, Vicente Cobreros kalea eta Irumugarrieta kaleko aparkalekua.