Olentzero eta Mari Domingiren mezua jaso ahal izango dute haurrek

Errenteriako Udalaren ekimenez, Euskal Herriko haurrek Olentzerok eta Mari Mari Domingik idatzitako mezua jaso ahal izango dute gaurtik aurrera. Eskaera Herri Bizia webgunetik egin beharko dute interesdunek eta eurek zehaztutako posta elektroniko helbidean jasoko dute gutun pertsionalizatua.

Badira urte batzuk Udalak ekimen hau martxan jarri zuela eta ordutik ehundaka gutun bidali dira herriko mugak gaindituz.

Abenduaren 27tik aurrera, gainera, Errege Magoen mezua eskatzeko aukera ere izango da