Gabonetan, literatur proposamen bereziak Lekuona Fabrikan

Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era hainbat ipuin kontaketa saio eta ilustrazio eta komiki tailer antolatu ditu Lekuona Fabrika liburutegiak; izan ere, gabonetako oporrak direla eta, ikasturtean zehar hain ohikoak ez diren literatur proposamenak jarri nahi izan dira martxan. Guztira bi tailer eta zazpi ipuin kontaketa egingo dira:

TAILERRAK

1- Ilustrazio tailerra: Ainara Azpiazu (Axpi) ilustratzailearen eskutik

  • 8-12 urte bitarteko gazteei zuzendua
  • Abenduaren 27an, 28an eta 29an
  • 11:00etatik 12:30era
  • Euskaraz

2- Komiki tailerra: Maite Gurrutxaga ilustratzailearen eskutik

  • 10-14 urte bitarteko gazteei zuzendua
  • Urtarrilaren 3an, 4an, 5ean
  • 11:00etatik 12:30era
  • Euskaraz

IPUIN KONTAKETA ANITZAK

1- Azken hostoa: ipuin saio musikatua familian, Maider Alcelay eta Igor Salaren eskutik

  • 2-12 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendua (2-7 urte bitarteko haurrek heldu batez lagunduta etorri beharko dute)
  • Abenduaren 22an
  • 18:00etatik 19:00etara
  • Euskaraz

2- Liburu Baby Kluba: jarduera ludiko eta didaktikoa, Mestiza elkartearen eskutik

  • 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendua (gutxienez heldu batez lagunduta)
  • Abenduaren 26an
  • 11:00etatik 11:45era
  • Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez

3- Liburu bat, mundu bat: modu ludiko eta dibertigarri batean irakurketara hurbiltzeko ipuin eta eskulanak, Mestiza elkartearen eskutik

  • 6-12 urte bitarteko gazteei zuzendua
  • Abenduaren 27an
  • 17:00etatik 18:00etara
  • Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez

4- Helduen ipuin kontaketa: Beatriz Egizabal kontalari eta aktorearen eskutik

  • 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua
  • Abenduaren 29an
  • 19:00-20:00
  • Euskaraz

5- Liburu Baby Kluba: jarduera ludiko eta didaktikoa, Mestiza elkartearen eskutik

  • 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendua (gutxienez heldu batez lagunduta)
  • Urtarrilaren 2an
  • 17:00etatik 17:45era
  • Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez

6- Liburu bat, mundu bat: modu ludiko eta dibertigarri batean irakurketara hurbiltzeko ipuin eta mahai-jokoak, Mestiza elkartearen eskutik

  • 6-12 urte bitarteko gazteei zuzendua
  • Urtarrilaren 3an
  • 11:00etatik 12:00etara
  • Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez

7- Konta ditzagun ipuinak: Ixabel Agirresarobe kontalariaren eskutik

  • 5 urtetik aurrerako haurrentzat (heldu batez lagunduta)
  • Urtarrilaren 4an
  • 18:00etatik 19:15era
  • Euskaraz

Izen-ematea irekita dago jada, eta plazak baino izen-emate gehiago egongo balira, zozketa egingo litzateke. Hurrengoak dira izena emateko aukerak:

– Lekuona Fabrikako harreran presentzialki
– 943 449635 telefonora deituta
– 647 673 451 zenbakira idatzita
– biblioteka.lekuona@errenteria.eus helbidera idatzita

Gabonetan, arkatzak eskuetan, eta ipuinak ahoetan!