Teknologiaren erabilera egokia trebatzeko gabonetako tailerrak Torrekuan

Gabonetako opor garaian, teknologia ikuspegi sozialetik eta herritarren beharrei erantzunez lantzeko tailerrekin antolatu dituzte TEKS Elkartea eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Formazio saioak abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitarte izango dira, Torrekua eraikineko 3. solairuan.

Tailerrak familiei eta teknologiaren erabilera egokia egin nahi duten herritarrei zuzenduta daude, eta datorren urtean ere jarraitzeko asmoz, edozein herritarrek mugikorrak edo internet erabiltzean dituen kezka, arazo, eta beharrei erantzutea izango da helburua, digitalizazioak sortzen duen arrakala murriztu eta tresnak modu zentzudunean erabiltzeko ezagutza zabalduz.

GABONETAKO TAILERRAK

Scratch programazioa familian

  • Data: abenduaren 26an eta 27an
  • Ordua: 10:00etatik 13:00era
  • Hizkuntza: euskara
  • Haurrek, pertsona heldu batekin batera, programazioaren hastapenak ikasi ahal izango dituzte tailer honetan. Tailerrean parte hartzeko ezagutza berezirik ez da behar eta bertaratzen direnak, programatzen ikasteaz gain, familian egin ahal izango dute. 10 urte baino gehiagoko haurrei zuzenduta dago.
  • Izen ematea: https://teks.eus/izena-eman-scratch/

Teknologia denontzat: mugikorrak

  • Data: urtarrilaren 3an
  • Ordua: 11:00etatik 13:00era
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Mugikorraren inguruko zalantza eta beharrei erantzuna emateko saioa. Besteak beste, pasahitzak gordetzen, datuak mugikor zaharretik berrira pasatzen edo mugikorra modu seguruan erabiltzen ikasiko dute familiek.
  • Izen ematea: https://teks.eus/izena-eman-teknologia-denontzat-mugikorrak/

Kudeatu zure pasahitzak ordenagailu eta mugikorrean

  • Data: urtarrilaren 4an
  • Ordua: 16:30etatik 18:30era
  • Hizkuntza: elebiduna
  • Gure gailuen segurtasuna bermatzeko pasahitzak ezinbestekoak dira baina, askotan, horiek kudeatzea eta gogoratzea zaila izaten da. Tailer honen bitartez, ordenagailu eta mugikorretan erabilgarria den pasahitzak sortu eta kudeatzeko tresnak ezagutuko ditugu.
  • Izen ematea: https://teks.eus/izena-eman-teknologia-denontzat-bilatu-nahi-dezun-hori/