Legamia, arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programaren deialdi berria egin du Udalak

Legamia, arte bizien sorkuntza eta bitartekaritza egonaldi programetarako beka deialdian proiektuak aurkezteko epea ireki du jada Udalak. Deialdiak herrian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa baten bidez, arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak, edozein fasetan daudela ere, babestu, erraztu eta laguntzea du helburu.

Gainera, sorkuntza bera Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatzeko asmoa da programa honen ezaugarri nagusienetakoa.

2021ean abiatu zen Legamia eta 13 izan dira orain arte beka honekin lagundutako konpainiak.

Informazio guztia Errenteriako Udalaren webgunean topa dezakete interesdunek.