“Donazioak” erakusketa, Jantziaren Zentroari arropa eman dieten familia eta pertsonei eskertza

Errenteriako Jantziaren Zentroaren Donazioak izeneko erakusketak, azken bi urtetan zentroaren esku jantziak eta objektuak utzi dituzten familia eta norbanakoei esker ona ematea du helburu. Bide batez, urtetan etxean ezin hobeto zaindutako ondarea herritar guztien aurrean erakusteka era da.

Donazioak erakusketa doan ikus daiteke martxoaren 3ra arte, honako ordutegian:

  • Larunbatetan: 11:00etara 14:00etara eta 17:00etatik 20.00etara
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00etara 14:00etara

Gero eta gehiago dira Jantziaren Zentroari jantziak eta objektuak ematen dizkioten lagunak. Erakusketa hau osatzeko horietako batzuk aukeratu dira, 12 donazio.

120 urteko historiarekin, 1850-1970 urte arteko gizonezko-kapa, emakumezko gona, txanbra, zein berokiak ikus daitezke erakusketan. Objektuei dagokienez, eguzkitakoak, eskularru luzeak eta diru-zorro berezi bat daude.

Jantzi eta objektu gehienak Nafarroan duten jatorria: Leitza, Bera eta Sesmako familien donazioak. Halaber, Gipuzkoako hiriburuko emakumezko jantziak eta Gasteizko arropak ere aurki daitezke, baita Londres eta Alemaniatik iritsitako donazioak ere.

Erakusketan, jantzi edo objektu bakoitzaren alboan, dagokion informazio zehatza aurki daiteke: urtea, jatorria eta pertsona edo familia emailearen izena.

Jantziak utzi

Jantziaren Zentroak dohaintza bat jasotzen duenean, jantzi zein objektuaren inguruan ezagutzen den informazio guztia biltzeko saiakera egiten du. Informazio hori, jasotako piezaren argazkia eta duen kontserbazioaren deskribapen zehatzarekin batera gordetzen da. Ondoren, Jantziaren Zentroak emaileari ziurtagiria bidaltzen dio, jasotako ondarearen deskribapena eta haren zaintza eta jagoletzarako hartutako konpromisoa hartuz.

Jasotako jantziek informazio andana ematen dute. Izan ere, argazkiek edo grabatuek irudi bat ikusten laguntzen digute, ehuna, botoiak, brodatuak, apaingarriak ikus ditzakegu. Jantzi bat janztea zer izan daiteken irudikatu dezakegu ere; baina barrualdeak, patroiak eta jantzia osatzen duten piezek, puntadek, horiek guztiek batzen dute, gordetzen dute, jantziaren benetako sekretua.

Jantziaren Zentroaren ondarearen parte izan daiteken piezaren bat eduki, eta behar bezala gorde edo zaindu ezin ala nahi ez duen pertsonak edo familiak, Jantziaren Zentroarekin harremanetan jar daiteke jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzita.