“Errenteria-Cabo Norte. Gauerdiko eguzkiaren bila” argazki emanaldia bihar Urdabururen eskutik

Urdaburu Mendizale Elkarteko bazkiden den Jon Unzuetak Errenteria – Cabo Norte. Gauerdiko eguzkiaren bila izeneko argazki emanaldia emango du bihar, urtarrilaren 18an. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean izango da, elkarteak Errenteriako Juan de Olazabal 23 kalean duen egoitzan.

Unzuetak argazkietan bildu ditu Europako punturik iparraldekoenera iristeko eta gauerdiko eguzkiarekin bat egiteko Norvegian zehar furgonetan egindako bi hilabeteko bidaia.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.