Azeri Dantza ikasteko entseguak urtarrilaren 24ean hasiko dira

Urtero ostegun gizenez, Ereintza Dantza Taldearen eskutik, Azeri Dantzak Errenteriako kaleak festa giroan murgiltzen ditu eta inauteriei hasiera ematen zaie.

Hori dela eta, otsailaren 8an kalejira 19:00etan hasiko da Ereintzatik eta Azeri Dantza 20:00etan izango da, Herriko plazan. Urtero bezala, parte hartzeko deia zabaldu die Ereintza Dantza Taldeak herritarrei.

Aurten ere Azeri Dantzako entseguak antolatu dituzte urtarrilak 24 eta 31 eta otsailak 7an Merkatuzarren, arratsaldeko 19:30ean. Parte hartzeko interesa dutenek galdetegi honetan eman beharko dute izena urtarrilaren 24a baino lehen.

Sardinaren ehorzketaren berri ere eman du Ereintza Dantza Taldeak: otsailaren 13an, 19:30ean, desfilea Ereintzatik aterako da eta ehorzketa 20:00etan izango da, Herriko Plazan.