Astelehenean hasiko dira kaldereroetan parte hartzeko entseguak

Pasa den urtean bezala, Alabergako Auzo Elkarteak Kaldereroak antolatu ditu aurten ere, 2023ko inauterien iragarpen eta hasiera moduan. Otsailaren 3an izango da kaldereroen ongietorria, larunbata, 19:00etan.

Hori dela eta, parte hartu nahi duten guztiei jakinarazi nahi diete urtarrilaren 29 eta 30ean eta otsailaren 1ean entseguak egingo dituztela auzo elkartearen lokaletan, 19:00etan.

Helburua herri eta auzo giroa sustatzea denez, parte hartzea animatu nahi dituzte herritarrak.