Xenpelar Tailerretako 2. lauhileko ikastaroetako izen-ematea astelehenean irekiko dute

Urtarrilaren 29tik eta otsailaren 9ra bitarte egongo da zabalik Xenpelar Tailerretako 2. lauhileko ikastaroen matrikulazio epea.

Matrikulazio epe berri honetan eskainiko diren ikastaroak hauek dira:

Pintura
• Aire zabaleko pintura (P-307): asteazkenetan, 15:00etatik 18:00etara.
• Erretratuak akrilikoz (P-308): asteazkenetan, 18:00etatik 21:00etara.

Argazkigintza
• Argazkigintza mugikorrarekin (Ar-507): astelehenetan, 17:30etatik 19:30etara.
• Ikastaro aurreratua (Ar-508): asteazkenetan, 17:30etatik 19:30etara.

Gainontzeko ikastaroen matrikula epea ez da zabalduko.

Matrikula online egin ahal izango da, baita modu presentzialean ere Lekuonako harreran ondorengo eskaera orria beteta: https://static.errenteria.eus/zerbikat/inprimakiak/E10000.pdf

Interesdun guztiek plaza lortzeko aukera bera izan dezaten, eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den ikastaroetan, esleipena zozketa bidezkoa izango da. Izen-emateak, beraz, ez du plaza bermatuko eta ordenak ez du lehentasunean eraginik izango.

Ikastaroetan onartutakoen zerrendak otsailaren 14an argitaratuko dira Kulturako webgunean eta Lekuona Fabrikan egokitutako euskarrietan.

Ikastaroen ordu kopuruen arabera ordaindu beharreko tasa maximoak zehaztu dira eta gaitasun ekonomikoaren araberako tasa aplikatzeko, eskaera esteka honetan edo presentzialki eredu normalizatuan egin beharko da bertan adieraziko den dokumentazioa aurkeztuz. Ondoren, ebatzi egingo da.

Informazio guztia Xenpelar Tailerren webgunean edo 943 449635 telefono zenbakira deituta eskuratu dezakete interesdunek.