Leizaranera Ipar Martxa irteera egingo dute igande honetan Urdabururen eskutik

Urdaburu Mendizale Elkarteak Ipar Martxa irteera berria egingo du igande honetan, otsailaren 4an, Leizarango bailaratik. 10,20 kilometroko ibilbide mistoan zehar (mendiko pista eta errepidea), Lizarkola kanala, Sorginen zubia edota Bertxin eta Olaberri zentral hidroelektrikoak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Elkarteak Lezoko tren geltokian goizeko 9ak baino lehen egoteko deia egin du, Andoainera 9:06etan ateratzen den trena hartuko baitute. Andoaingo erdiguneko tren geltokian 9:40tan izatea aurreikusten dute.

Irteeran parte hartzeko asmoa duen orok ura, trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak eraman beharko ditu.

Ipar Martxako irteeran parte hartzeko epea otsailaren 2an amaituko da. Izen-ematea Urdaburuko egoitzan bertan, telefonora deituz (943 527 879 – 686 596 732, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo hurrengo formularioa betez egin daiteke: https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/irteerak/2024-02-04-ipar-martxa