Oarso 2024 aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea, zabalik

Ohikoa den bezala, Oarso urtekaria uztailean emango da argitara, Madalenak hasi baino lehentxeago. Errenteriako Udalak eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak bertan parte hartzeko deia zabaldu dute.

Oarso zabalik dago parte hartzeko prest dagoen pertsona ororentzat, bere idazki edo lan grafikoak aurkeztuz. Horretarako, dokumentu honetan eskuragarri dauden arauak jarraitu baino ez du egin behar.

Kolaborazioak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 1a arte egongo da irekia.

Argibide gehiago behar izanez gero:

  • Telefono zenbakiak: 943 449 610 / 943 449 626 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara).
  • E-posta: oarso@errenteria.eus

Parte-hartzea eta kolaborazioetarako gaia librea eta irekia da.

Bestalde, Oarsoko erredakzio batzordeak herritarren parte-hartzea bilatuko du urtean zehar Errenterian izandako kultur gertakizunekin, oroitzapenekin, pertsona nabarmenekin eta aldizkariaren ohiko atalekin lotutako artikuluak garatzeko.