Trafikoan eta garraioan aldaketak Inauteriak direla eta

Aurtengo Inauteriak direla eta, asteburu honetan udalerriko eremu handi bati eragingo dioten trafiko-neurri batzuk ezarriko dira.

Desfilearen ibilbidea

Otsailaren 11an, igandea, goizeko 11:00etatik 15:00etara egingo den konpartsen desfilearen ibilbidea honako hau izango da: Pontika-Arramendi pasealekua, Errioxako biribilgunea, Tulle, Mª de Lezo, Xenpelar, Biteri, Nafarroako biribilgunea, Nafarroako etorb., Galiziako biribilgunea, Nafarroako etorb., Alameda, Santa Klarako biribilgunea, Gabierrota biribilgunea.

Zirkulazioari buruzko neurriak

Ibilgailuak ezin izango dira aparkatuta egon Tulle, Maria de Lezo, Xenpelar, Biteri kaleetan, Nafarroa etorbidean, Galizia eta Santa Klara biribilguneen artean, ezta 4 eta 6 zenbakien arteko Alaberga eremuan ere, ekitaldiak irauten duen bitartean Taxi geltokia lekuz aldatuko delako. Desfileari begira, otsailaren 10ko (larunbata) 21:00etatik otsailaren 11ko (igandea) 15:00etara ibilgailurik gabe egon beharko dira.

Igandean, desfilea hasi baino 30 minutu lehenago, ondorengo guneak itxiko dira:

• Beraun eta Arramendi arteko bidegurutzea
• Arramendi pasealekua
• Errioxako biribilgunea

Gidariei desfileak irauten duen bitartean, zehazki igandeko 10:30etik 15:00etara, erdigunetik ez dezatela zirkulatu eskatu nahi zaie, bide alternatiboen erabilera gomendatuz, hala nola GI-636 errepidea (saihesbidea) auzoetara sartzeko.
Desfilearen gunean eta ondoko kaleetan (Koldo Mitxelena plaza, Pablo Iglesias, Biteri 35, Segundo Izpizua, Morronguilleta 4) dauden garajeetan aparkatzen dutenek desfilearen ordutegia kontuan izan beharko dute, ibilgailua erabili nahi izan ezkero ezin izango baita inguru horretatik zirkulatu.

Santa Klarako biribilgunetik Gabierrotako biribilguneraino Nafarroa etorbidean aparkatzen dutenek kontuan izan beharko dute desfilea egiten den orduetan ezin izango direla gunera sartu edota bertatik atera.

Garraio publikoa

Trafiko mozketak eragindako hiriarteko lineak honako hauek izango dira:

• E01 Pasai Donibane – Donostia
• E02 Oiartzun – Donostia
• E03 Pasaia – Donostia (Poliklinika)
• E27 Hondarribia – Donostia

Diputazio plaza, Alameda, Gabierrota eta Lartzabal geltokiak kendu eta Altamira, Arragua eta Lintzirinera eramango dira.

Urbanoaren geralekuak bertan behera geratuko dira, eragindako kaleak trafikoarentzat libre egon arte. Lehenik eta behin, geltokia Tulle kalera pasako da, eta, ondoren, Xenpelar eta Morronguilleta kaleetako ohiko geltokiak erabiliko dira.