Martxoaren 8ko bazkarirako tiketak, salgai

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna, eta honen harira auzoetako emakume elkarteek bazkaria antolatu dute martxoaren 8an, 14:00etan, Merkatuzarren.

Bazkariko tiketak otsailaren 12tik martxoaren 1a arte egongo dira salgai Mirentxu liburu-dendan eta auzoetako emakume elkarte hauetan: Alai (Agustinak), Erlontzi (Beraun), Patxiku Zelaia (Erdialdea), Laguntasuna (Gabierrota), Gure-Leku (Galtzaraborda), Itzatu (Olibet), Lore-Toki (Pontika).

Prezioei dagokienez, 17 euroko kostua du eta badago menu begetarianoa dastatzeko aukera ere.

Auzoetako emakume elkarteek bazkarira joatera animatu nahi dituzte emakumeak; izan ere, programak 40 urte betetzen ditu eta topaketarako eguna izatea nahi dute.