Igantziko Auzo Batzarra egingo dute datorren astean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Igantziren txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.

Igantziko Auzo Batzarra otsailaren 22an izango da, osteguna, 18:00etan, Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.