Abian dira Fanderiako frontoiaren zorua birgaitzeko lanak

Errenteriako Udala Agustina Otaola udal pilotalekuan hobekuntza lanak egiten ari da.

Zehazki, zoladura zaharberritzen ari da, instalazio horretan sortzen diren hezetasun- eta kondentsazio-arazoak konpontzeko, batez ere kantxan, kirolerako ohiko erabilera eragozten baitute. Horretarako, egungo zoladura kenduko da (asfalto urtuzkoa) eta hormigoizko oinarria mekanikoki leundu egingo da (garbitu eta berrikusi ondoren). Hala, jokorako azalera bihurtuko da, eta pilota-modalitate guztiak egin ahal izango dira.

Halaber, egungo harmailetan dauden kaxak in situ aldatuko dira, azaleraren neurri berrietara egokitzeko, eta horrek instalazioko harmaila teleskopikoa erabiltzea erraztuko du.

Lan horiek 49.000 euro inguruko aurrekontua dute (BEZa barne) eta frontoia martxoaren amaierarako eskuragarri egotea aurreikusten da.

Bitartean, EPLEko pilotariek Euskal Ligako partidak Donostiako Atano III pilotalekura eraman dituzte, eta gainerako kategoriak eta Pilota Eskola eskualdeko pilotalekuak erabiltzen ari dira, bereziki Lezo eta Perurenakoak. Horiei eskerrak eman dizkie Udalak Errenteriako elkarteekin izandako lankidetzagatik. Era berean, eskerrak eman dizkie eragindako erakunde guztiei, birgaitzea egiten den bitartean ulertu eta pazientzia izateagatik