Palestinarren eskubideen urraketak salatzeko murala egin du Eva Menak Aralar Plazan

Eva Mena muralistak, Bakerako Lankidetza Batzarrearekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Palestinaren egoera salatzeko eta euskal herritarren elkartasuna aldarrikatzen duen murala sortu du Errenteriako Aralar plazan. Egitasmoa 2023ko abenduan izandako Giza Eskubideen jardunaldien IX. edizoaren lerroan parte da.

Era berean, Udalak Palestinako bandera ipini du udalerriaren sarreran, Udalbatzak hartutako konpromisoari jarraiki.

Udalak palestinar herriarekiko duen konpromisoa bertan dirau eta horregatik, besteak beste, larrialdi humanitarioetarako dirulaguntza lerroaren bitartez honi bideratutako proiektu eta elkarte ezberdinei lagundu zitzaien pasa den urtean. Gatazka amaitu arte laguntza horiek mantentzeko asmoa du Udalak.

Azken hilabeteetan areagotu den arren, Palestinak hamarkadak daramatza Israelen indarkeria jasaten. Dagoeneko 28.500 hildako eta 68.000 zauritu baina gehiago utzi ditu gatazkak urritik hona.

Elkartasuna eta natura

Irudian emakume heldu baten aurpegia ikus daiteke. Adinagatik, Israelgo Estatua sortu aurretik Palestina librean bizi izan zen emakume bat irudikatzen du. Autoreak aurpegi bera margotu zuen duela urte batzuk Belengo horma batean, bukatu gabe geratu zena. Alboan, neska zuri baten irudia dago, ahotsa altxatuz, arreta piztu eta palestinarrekiko gertatzen ari den giza eskubideen urraketa salatu nahi duena.

Horregatik, muralean Palestinako banderaren eta Ikurrinaren koloreak azaltzen dira, nazioarteko herrien arteko elkartasunaren isla. Era berean, Palestinako antzinako ehun bat dago, elkartasunari erreferentzia egiten diona.

Ideia nagusiak emakumeen figura, sororitatea eta ermandade-loturak dira, kasu honetan ere, belaunaldien arteko elkarrizketaren ikuspegitik. Gainera, bizikidetzako eta kultura-aniztasuneko testuinguruetan elkarrekin bizi diren bi kultura desberdin sinbolizatuta daude; hots, Errenteriako biztanleria.

Azkenik, naturarekiko lotura-elementu bat dago irudian, ama lurra presente baitago loreen figuraren bitartez. Horrek, eraldaketa- eta aldaketa-harremana sinbolizatu nahi du, emakumeek lurrarekin eta haren zikloekin duten harremanean beti presente dagoena.

Proiektu honen bidez, Bakerako Lankidetza Batzarreak gorrotozko diskurtsoak desegin, Ipar-Hego estereotipoak hautsi, genero-berdintasuna sustatu, tokiko sare globalak bultzatu eta Gipuzkoako gizarte-kohesioa indartu nahi ditu, besteak beste.

Eva Menaren ilustrazioa “Emakume Gerlariak” (Mujeres Guerreras) abestian oinarrituta dago, La Basu, Arianna Puello eta Dinamiin artisten elkarlana dena. Hiru lurralde (Euskadi, Dominikar Errepublika eta Palestina) eta mezu bera: emakume gerlariak mundu osoan errealitateak eraldatzeko eta eskubideak eta askatasunak defendatzeko borrokatu duten emakumeei omenaldia.