Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko epea, zabalik

Gaur hasi eta apirilaren 8a arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2024ko ekitaldiko ordainagiri hauek:

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.