Pontikako aparkaleku-eraikin berrian garaje-plazak eskatzeko epeak zabalik jarraitzen du

Udalak gogorarazi du Pontikako aparkaleku-eraikin berrian garaje-plazak eskatzeko epea zabalik dagoela martxoaren 4ra arte.

Aparkalekuak autoentzako 180 aparkaleku izango ditu, eta 6 motorrentzako.

Kotxeentzako 66 plaza (2 mugikortasun murriztua duten pertsonentzako) eta motorrentzako guztiak lau urterako alokairurako izango dira.

Autoentzako beste 31 plaza (1 mugikortasun murriztua duten pertsonentzako) 50 urterako emakida bidezko aparkalekurako izango dira.Gainerako 83 automobil-plazak txandakako aparkalekurako izango dira.

Plazak zozketa bidez esleituko dira.

Prozesuan parte hartzeko, eskaera dagokion moduan beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da, baita interesdunaren NAN kopia ere. Gainerako baldintzak ofizioz egiaztatuko dira, desgaitasun-mailaren ziurtagiria izan ezik, hori aurkeztu egin beharko baita.

Informazioa eta eskabide-orria esteka honetan daude eskuragarri, eta, zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, 943 449 588 telefono-zenbakira deitu edo eskaerakpontika@errenteria.eus helbide elektronikora idatz daiteke.