Gaztaño eta Pontikako Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Gaztaño eta Pontikako txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.

Gaztañoko Auzo Batzarra otsailaren 26an izango da, astelehena, 18:00etan, Bukagaitz Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.

Pontikako Auzo Batzarra, berriz, otsailaren 28an izango da, asteazkena, 18:00etan, Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos, Eneko del Amo eta Maite Gartzia zinegotziek parte hartuko dute.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.

Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.