Udalbatzaren ohiko osoko bilkura asteartean izango da

Asteartean, hilak 27an, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2024ko urtarrilaren 30eko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 120 zk.tik 432 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. 2024ko urtarrilaren 31ko Alkatetzaren 226. Dekretuaren berri ematea, Aitor Zorzano Morrondo zinegotzi ordezkariaren dedikazioa aldatzeari buruzkoa.

4. Berri ematea: 2023ko 4ngo hiruhila: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.

5. Berri ematea: 2023ko Errenteria musikaleko Aurrekontuaren likidazioa.

6. Proposamena: Kredituak judizioz kanpo aitortzea.

7. Proposamena: 2024ko ordenantza fiskalen 2. aldaketa (aldaketa puntuala). Errenteria Musikaleko tasak eta prezio publikoak.

8. Proposamena: kredituen konpromisoa KALD-01 onartzea.

9. Proposamena: C.01.UE.07-MADALEN KALEA 24-26 ERRENTERIA EGIKARITZE-UNITATEAREN Xehetasun-azterlanaren behin-betiko onespena.

10. Proposamena: Kaleko salmenta ibiltaria arautzen duen Ordenantzaren Berrikuspenaren hasierako onarpena.

11. Herritarren mozioa: etxebizitza bizidunetatik gertu piroteknia erabiltzeari buruzkoa.

12. PP ERRENTERIA udal taldeak aurkeztutako mozioa: Hiriarteko mugikortasuna berrikusi eta hobetzeari buruzkoa.

13. Galdera-eskariak