Datorren asteartean Errenterian odola emateko aukera egongo da

Datorren asteartean, martxoaren 5ean, odola emateko aukera egongo da Merkatuzarren, 17:00etatik 20:30tara. Odola eman nahi duenak hitzordua hartu behar du telefono zenbaki honetara deituta edo Whatsapp mezua bidalita: 688 765 398.

Saio honetarako antolatzaileek Ereintza Eskubaloiaren laguntza izan dute.