Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, egitarau zabala aurkeztu dute

• Programazio bateratua aurkeztu du Udalak herriko askotariko eragileekin batera.

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta, horren harira, Errenteriako Udalak eta hainbat eragile zein talde feministek, Berdintasun Kontseiluarekin batera, egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute.
Hilabete osoan zehar, mota askotariko ekintzak burutuko dira, betiere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburuarekin.

Besteak beste, aurtengo programazioan ondorengo ekintzak nabarmendu dituzte:

Alde batetik, XIV. Mariasun Landa Sarien banaketa. Berdintasun Kontseiluaren ekimenak hamalau urte betetzen ditu aurten eta Bittori Arrieta Arregi eta Ana Mari Ugalde Ugarteri buruzko lanak izango dira sarituak.

Bestalde, martxoaren 8an, beste urtebetez, mugimendu feministak manifestazioa antolatu du. 19:00etan abiatuko da Zumarditik eta Errenteriako kaleak aldarriz betetzea izango du xede.

Martxoaren 8an bertan, auzoetako emakume elkarteek bazkaria antolatu dute Merkatuzarren. Aurten, auzoetako emakumeen elkarteen programaren 40. urteurrena ospatuko dute.

Azkenik, beste ekintzen artean, kafe solasaldi formatuko tailer bat egongp da Bidez Bide elkartearen eskutik. Euskal Herrian bizi diren emakume migratuen giza eskubideak defendatzeko proiektuak ikuspegi transkulturaletik, generotik eta dekolonialetik gauzatzen dituen elkartea da honakoa. Gizarte Segurantzaren araudiari buruzko informazioa helaraztea izango da saio honen helburua. Hau da, administrazio-egoera irregularrean egonda ikasketa-praktikak egiteko aukerarik ematen ez duen legediari buruzkoa.

Gainerako ekintzak eta zehaztapen guztiak jarraian zehaztutako programazioan ikus daitezke:

PROGRAMAZIOA

Martxoak 1, ostirala

  • BANDERAREN IGOERA

18:30 Emakumeen Etxetik abiatuta Batukada Feministarekin

Martxoak 6 – 16

  • ERAKUSKETA

ARTdarrikapen Feministak Xilografia erakusketa

17:00-20:00 XENPELAR ETXEA

Antolatzaileak: Eskola Feministako Xilografia ikastaroko ikasleak

Martxoak 7, osteguna

  • XILOGRAFIA ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUA

18:00 Xenpelar Etxea

Antolatzaileak: Eskola Feministako Xilografia ikastaroko ikasleak

Martxoak 8, asteazkena

  • EMAKUMEEN BAZKARIA*

14:00 Merkatuzar

*Tiketak agortu dira.

Antolatzaileak: Auzoetako emakume elkarteak

  • MANIFESTAZIOA

19:00 Zumardiatik

Antolatzailea: Oreretako Asanblada Feminista

Martxoak 9, larunbata

  • XIV. MARIASUN LANDA SARIEN BANAKETA

12:00 Emakumeen Etxea

Antolatzailea: Berdintasunerako Kontseilua

  • ANTZERKIA

‘Victoria viene a cenar’

19:00 Niessen Kulturgunea

sarrerak.errenteria.eus

Martxoak 10, igandea

  • EMAKUMEEI ESKAINITAKO UDAL TXISTULARIEN KONTZERTUA

12:30 Emakumeen Etxea

Antolatzailea: Udal Txistulari Taldea

Martxoak 13, asteartea

  • MARIA DE ZOZAYARI OMENALDIA: liburu aurkezpena eta poesia errezitaldia

Xabier Susperregi eta Ana Mendiola

18:30 Emakumeen Etxea

Hizkuntza: Gaztelania

  • EMAKUMEEN XX ZINE EMANALDIA

– Martxoak 14: ‘Las buenas compañías’

– Martxoak 21: ‘20.000 especies de abejas’

18:00 Niessen Kulturgunea

Sarrera: Doan

Antolatzailea: Amalatz Talde Feminista

Martxoak 19, asteartea

  • ANTZERKIA

AMORE: Herri Arte Eskolako ikasleen antzerkia

19:00 Emakumeen Etxea

Elebitan

Antolatzailea: Herri Arte Eskolako ikasleak

Martxoak 16, larunbata

  • TWERK (BOOTY DANCE) TAILERRA

IKERNE MENDIETA

10:00-14:00 Emakumeen Etxean

Hizkuntza: Euskara

Martxoak 20, asteazkena

  • Kafe solasaldia Bidez Bideren eskutik

Nola eragiten didate ikasketa-praktikak egiteko araudi-aldaketek?

16:00 Emakumen Etxean

Hizkuntza: Gaztelera

Antolatzailea: Bidez Bide

Martxoak 23, larunbata

  • AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA (HASTAPENA) MAITENA MONROYREKIN

10:00-14:00 // 15:30-19:30 Emakumeen Etxea

Hizkuntza: gaztelania