Galtzaraborda eta Fanderiako Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Galtzaraborda eta Fanderiaren txanda izango da.

Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere.
Galtzarabordako Auzo Batzarra martxoaren 4ean izango da, astelehena, 18:00etan, Pertsona Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartean (Urdaburu, 23). Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos, Eneko del Amo eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.

Fanderiako Auzo Batzarra, berriz, martxoaren 6ean izango da, asteazkena, 18:00etan, Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek parte hartuko dute.

Bestalde, Alabergako batzarra, martxoaren 5erako aurreikusita zegoena, atzeratu egin da. Laster jakinaraziko du Udalak data berria.

Hurrengo asteetan udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira.
Udalak bilera horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.