Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, emakume batek jasandako erasoaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen erasoaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute:

1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du Errenterian emakume batek jasan duen erasoa eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean.

2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen. Halaber, Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, eta bereziki gizonezkoak, beren jokabide eta jarrerei arretaz erreparatzera eta edonolako erasoren aurrean jarrera aktiboz jokatzera.

3.- Errenteriako Udalak erasoa jasan duen emakumeari laguntza eskaini dio dagoeneko eta elkartasuna adierazi nahi dio adierazpen honen bidez. Era berean, Udalaren esku dauden eta beharrezko zaizkion baliabide guztiak jarriko ditu erasotua izandako emakumearen eskura.

4.- Udalak bat egiten du eraso hori gaitzesteko Errenteriako Mugimendu Feministak bihar, martxoak 7, 19:00 ordutan, Herriko plazan deitu duen mobilizazioarekin eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.