Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hautesle-erroldaren zerrendak ikusgai daude martxoaren 11ra arte

Martxoaren 11ra arte, hau barne, jendaurrean daude hautesle-erroldako zerrendak, erreklamazioak egin ahal izateko. Zerrenda horiek erabiliko dira apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako.

Hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-errolda abenduaren 1ean itxitakoa da, zeinak 2023ko azaroaren 29ra arte izandako mugimenduak jasotzen dituen jatorrizko erregistroetan.

Hauteskunde errolda internet bidez kontsultatzea

Hala nahi duenak, INE-ren webgunean kontsulta dezake bere izena hauteskunde erroldan txertatuta dagoen. Horretarako beharrezkoa izango du identifikazio telematikorako ziurtagiri balekoren bat.

Erreklamaziorik telematikoki egin behar izatekotan gune honetan egin behar dira martxoaren 11ra arte, hau barne. Kasu honetan ere beharrezkoa izango da identifikazio telematikorako ziurtagiri balekoren bat.

Hauteskunde errolda presentzialki kontsultatzea

Zerrenda horiek kontsultatzea zein akatsen zuzenketa Udaleko ZU! arreta zerbitzuan ere egin daiteke, astelehenetik ostiralera, martxoaren 11ra arte.