San Marko erromeria antolatzeko lehen bilera datorren asteazkenean izango da

Apirilaren 28an ospatuko da San Marko erromeria gotorlekuan eta inguruetan.

Eguna ahalik eta parte-hartzaileena izan dadin eta ahots ezberdinek antolaketan parte har dezaten, lehen bilera baterako gonbita luzatu nahi die Udalak herriko eragileei.

Bilera martxoaren 20an izango da, 19:00etan Lekuona Fabrikako bilera gelan.