Pontikako jaiak ostegun honetan hasiko dira

Apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitarte ospatuko dituzte 2024ko Errenteriako Pontika auzoko jaiak. Hasiera datorren ostegunean emango diote, goizeko 11:30ean eta arratsaldeko 17:30ean egingo dituzten txupinazoekin.

Ostiralean, nabarmentzekoak dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo diren zinta-lasterketa, sardina-jan herrikoia eta bingo musikala.

Asteburuan helduko dira ekitaldi nagusiak; besteak beste, haur eta umeei zuzendutako jolas eta ikuskizunak, erromeriak eta dantzaldiak.

Jaiei amaiera emateko, apirilaren 29an eta maiatzaren 1ean azoketako atrakzioek prezio bereziak izango dituzte.

Egitaraua auzoko eragileek osatu dute, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Kontsultatu esteka honetan Pontika auzoko jaien egitarau osoa.