Emakumeen Etxeak Sandra Piñeiro arraunlari profesionalaren hitzaldia eta emakume migratzaileen errealitateari buruzko erakusketa hartuko ditu hilabete honetan

  • Era berean, 2023-2024ko Eskola Feministaren ikasturte amaierako jardunaldi bat egongo da

Emakumeen Etxeko maiatzeko programazioa ostegun honetan, maiatzaren 9an, hasiko da, 18:30ean, elikadura-nahasmenduak kirolean eta kirolaz kanpo hizpide izango dituen Sandra Piñeiro arraunlariaren hitzaldiarekin. Horrela, espazio bat sortuko da kirol esparruan eta kanpoan sortzen diren osasun mentaleko arazoei buruz hitz egiteko. Piñeiro eliteko arraunlariak anorexia urduria duen errendimendu handiko kirolari gisa duen esperientziaz hitz egingo du. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Bestalde, maiatzaren 15etik 29ra Hain gertu eta hain urrun: Migrantas erakusketa egongo da ikusgai Emakumeen Etxean, migrazio prozesuei lotutako bizipenetatik sortutakoa. Artea diskriminazio egoera horien erakusleiho bihurtu dute, eta emaitza artistikoa, erakusketa, migrazioaren gaia gizarteratu eta gizarte osoarentzat hausnarketarako eta aldarrikapenerako tresna bihurtu.

Erakusketa Errenterian 11 Kolore jaialdiaren programazioaren barruan kokatzen da eta Emakumeen Etxeko ordutegian egongo da ikusgai: astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Aurkezpena maiatzaren 15ean egingo dute Parean Elkarteko kideek, arratsaldeko 18:00tan.

Azkenik, maiatzaren 23an, 18:00etan, 2023-2024 Eskola Feministari itxiera emango dion jardunaldia egingo dute Emakumeen Etxean. Bertan, ikasturte honetan Eskola Feministaren baitan egin diren ikastaro eta tailerretan parte hartu dutenek aukera izango dute elkartu eta ikasturteak eman duenaz hausnartzeko.

Emakumeen Etxearen ordutegia

Emakumeen Etxeak ateak zabalik ditu astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, z.g. 943 449 630 emakumeenetxea@errenteria.eus.