Bioaniztasuna eta energia abian jarriko dira Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluan

OLYMPUS DIGITAL CAMERAHogei pertsona inguru bildu ziren apirilaren 25ean, Xenpelar etxean egindako Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluaren bileran (CAMA).

Saioari hasiera emateko Errenteriako Natur Ondarea eta Bioaniztasuna Hobetu eta Kontserbatzeko Udal Ekintza Plana eta Estrategiaren zirriborra aurkeztu zuen lanaren egilea den Kiko Alvárez ekologoak.

Jarraian, Kontseiluaren Hondakinen Batzordearen ordezkari batek lantalde horrek iazko urritik aurrera egin duen ibilbidearen berri eman zuen eta datozen asteetan emango dituzten urratsak ere jakinarazi zituen. Besteak beste, aurreratu zuen, “laster bilera sorta bat egingo dela auzoetan, hilabete horietan zehar burutu den lana Errenteriako herritar guztiei adierazi eta haiekin kontrastatzeko”. Era berean, iragarri zuen bilera horiek amaitu ondoren lanaren emaitzak aurkeztuko zaizkiela CAMAren kide eta udal ordezkariei.

Beste alde batetik, Errenteriako Mendi eta Ingurumen Sailaren goi mailako teknikariak azalpen labur bat eman zuen Udal Sail horretatik landutako esparru eta zereginen inguruan.

Azken zatian, Izadi 21 asistentzia teknikoak CAMAren bi lantalde berri abian jarri direla iragarri zuen : Bioaniztasunerako Batzordea eta Energiaren Batzordea.

Sortu den Bioaniztasunerako Batzordeak landuko duen lehenengo gaietako bat Errenteriako Bioaniztasunaren Ekintza Plana eta Estrategiaren eztabaida izango da, gerora Udalbatzak onar dezan.

Bere aldetik, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (PAES) erredakzioan parte hartzea izango da Energiaren Batzordeak landuko duen lehenego eremuetako bat. Iaz Udalak bat egin zuen Energia Iraunkorrerako Alkateek sinatutako Itunarekin, eta José Manuel Ferradás CAMAren presidente eta Mendi eta Ingurumena Sailaren zinegotziak adierazi zuenez, beren “asmoa da PAES plana aurtengo urtearen amaierarako onartu ahal izatea”.

CAMAk interesa duen orori bi batzorde berri horietan parte hartzeko deia egin nahi die. Parte hartu nahi duenak ingurumena@errenteria.net helbidera mezua bidali edo 943 449 603 telefono zenbakira deitu dezake.