Bilkurari arratsaldeko 18:30ean ekingo zaio, ostegunean, hilak 19, eta ondorengoa izango du gai zerrenda:
- Udalbatzak 2013ko urriaren 29an eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.
- Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (1069 zk.tik 1146 zk.ra), Zinegotzi-ordezkarienak (1536 zk.tik 1161 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.
- Adierazpen Instituzionala proposatzea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, Eusko Legebiltzarrak aho batez 2013ko otsailaren 28an onartutako transakzio-zuzenketa betetzea eskatzeko.
- Urnieta eta Irungo IATeko langileek aurkeztutako mozioa TUV Rheinland Iberica S.A. Enpresa kontzesionarioan duten lan gatazka dela-eta.
- Errenteriako Eskerrak (Ezker Anitza-IU) aurkeztutako mozioa Errenteria “Fracking gabeko herria” izendatu dadin.
- Galdera-eskariak