Egun federatutako eta eskolako lehiaketak etenda daudela kontuan hartuta, Beraungo Estadioa jendearentzako irekitzeko ordutegia zabaldu egingo da, nahi dutenek instalazio hori doan erabili ahal izan dezaten larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 18:00etara, jarduera fisikoa egin ahal izateko: oinez ibiltzea, korrika egitea…
Horretaz gain, instalazio hori lanegunetan erabiltzeko aukera ere izango da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:30era, hortik aurrerako ordutegian kirol-erakundeen entrenamenduetarako gordeta baitago.
Futbol zelaia zein atletismo pistak erabili ahal izango dira baina ez da sarbiderik emango ez aldageletara ez argi-sistemara.
Sarrera kantinako eremutik egingo da, eta nahitaezkoa izango da instalazioa erabiltzeko arauak eta indarrean dauden osasun-arauak betetzea: maskara nahitaez erabiltzea, distantzia soziala mantentzea eta jarduera fisikoa taldean ez egitea.