- Familiei zuzendutako saioa da, batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikula-epea ireki aurretik
Oiartzo batxilergo-ikastolak familientzako ate irekien saioa antolatu du martxoaren 16an 17:30ean, batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikula-epea (martxoaren 27tik apirilaren 21era) ireki aurretik. Ikastola ezagutu eta zalantzak argitzeko saioa izango da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua hartzea.
Oiartzok batxilergo-modalitate nagusiak eskaintzen ditu, osteko edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetuz.
Haurtzaro eta Orereta Ikastolek 90. hamarkadaren amaieran jarri zuten martxan Oiartzo, eta hau ere Ikastolen Elkarteko kide da.
Oiartzoko hezkuntza-proiektuaren eta bestelako informazio praktikoaren gaineko xehetasun gehiago www.oiartzoikastola.eus webgunean topa daitezke.