Otsailaren 27an, larunbata, Xabier Olaskoaga Plazan IMC Team (Iglesias Motorbike Competición) talde berria aurkeztuko da. Iñigo eta Jon Iglesias anaien ibilbidea bultzatzeko asmoz sortutako taldea da IMC Team.
Errenteriako moto-klubetako zenbait kide ere euren motoekin bertan izango dira babesa emateko. Xabier Olaskoaga plazan motoez gain, musika, pintxoak edota photocalla izango dira nagusi.