Consuelo Urtiaga Perezek 100 urte bete ditu gaur. 1916ko irailaren 2an jaio zen Consuelo Garesen. Gero, Errenteriara etorri zen bizitzera. Gaur egun berezia da beretzat eta bere familiarentzat eta seme-alabez, eta bilobez inguraturik ari da ospatzen.
Jaione Karrikirik, Udaleko zinegotziak, lore-sorta eder bat eraman dio gaur eguerdian.