Azaroan ere txistulariak jo ta su ibiliko dira Errenteriko kaleak alaitzen. Asteburu guztietan joko dute, igandetan beti. Tartean, azaroaren 20ko kontzertu berezia izango da. Azaroak 13an, diana izango da 9:00etatik aurrera Gaztaño auzoan, honako zortzikoak joaz: Eguzkitxo (Mold. Jose Ignazio Ansorena Miner); Estropadetako Zortzikoa (Jose Ignazio Ansorena Miner). Azaroaren 20an, berriz, ekitaldi berezia izango da. Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute Errenteriako Txistulariekin batera, 12:30etan Udaletxeko Arkupetan.
Egitaraua
- Umore onean (Biribilketa) José A. Erauzquin
- Ezti gozoa (Zortzikoa) Joakin Iruretagoiena
- Kontrapasa Ezezaguna Ar. Luis Uretaga
- Errondo (Orripekoa) Ignaci M.ªLojendio/Isidro Ansorena
- Bi-ren zatiak (Ariñ-ariña) Eulogio Saldias
- Euskal abestien rapsodia Carmelo Ibarzábal
- Guda dantza Ezezaguna Arm. J. de Iturrioz
- Atiarno (Orripekoa) Primitivo Onraita
- Atiarno (Ariñ-ariña) Primitivo Onraita
- Santa Zezilia (Biribilketa) Bonifazio Laskurain Arm. Luis Aranburu
Azaroak 27an, diana izango da9:00etatik aurrera Pontika auzoan, honako zortzikoak joaz: Galeriano (Jose Ignazio Ansorena Miner); Eskailua (Ezezaguna; Mold.Jose Ignazio Ansorena Miner).