EL SUEÑO ES VIDA – ANTZERKIA

Eguna:

Hasiera ordua:

Bukaera ordua:

Diziplina:

Sinopsia

Thimbo Samb aktore protagonista senegaldarrak, perspektiba aldatu beharra iradokitzeko, bere bizitzan oinarrituta azalduko du migrazio esperientziaren historia, denon historia, hain zuzen ere.

Ondoren, artistarekin solasteko aukera izango dugu "Atarian" saioan.

Antzerki konpainia:

“Teatro sin papeles” antzerki konpainia 2018an sortu zen, eta migrazioarekin lotutako bizitza ibilbideak dituzten aktoreek osatzen dute. Espainiara migratu zuten aktoreen historietan, ibilbideetan eta esperientzietan oinarritutako antzezlanak egiten dituzte.

Sortu zenetik, hainbat emanaldi aktibatu ditu bere errealitate hurbilarekin lotutako kultura-espazioetan, hala nola Teatro del Barrio (Lavapiés, Madril) eta Ateneu del Raval (Bartzelona).

Zuzendaria: Moisés Mato

 

Hizkuntza: Es

*Doako sarrera behar da. Eskuratu hemen: https://sarrerak.errenteria.eus/ edo Lekuona Fabrikan

 

Jarduera hau Giza Eskubideen jardunaldien IX. edizioaren programan kokatzen da. Jardunaldien inguruko informazio guztia hurrengo webgunean aurki dezakezu: https://herribizia.errenteria.eus/giza-eskubideak/

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza sailarekin: 943 44 95 96 / Watsapp: 662 944 626