Archive | Olibet-Ugarritze

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Olibet-Ugarritzeko bizilagunei jakinazpena

Olibet-Ugarritze 2014-03-24 | 0

Udaltzaingoak honako jakinarazpena egiten die Olibet-Ugarritzeko bizilagunei: Olibet-Ugarritzeko bizilagunei jakinarazten diegu, DANTZAGUNEA ARTELEKU LEKUONA obrak direla eta, maiatza amaiera arte Lekuonako aparkalekua ezin izango dela erabili. Honegatik beragatik, eta sorraraziko den aparkaleku arazoa dela medio, Olibet-Ugarritzeko zonaldeko baimenduei, Zentroko (1 zonaldea) eta Iztietako (2 zonaldea) zonaldean aparkatzea baimenduko zaie maiatzera bitarte.    

Olibeteko Auzo Batzarra_800x450

Atzo izan zen bosgarren Auzo Batzarra, Olibet-Ugarritzekoa

Auzoak | Olibet-Ugarritze 2014-03-04 | 0

35 bizilagun inguru bertaratu zen atzo, hilak 3, Olibeteko Auzo Elkartean egindako Auzo Batzarrera. Udalaren izenean,  Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak parte hartu zuten, 2011n egindako batzarrean jasotako eskaeraren egoera zein den adierazteko, besteak beste. Halaber, auzozain polizia eredu berria azaltzearekin batera, Olibet-Ugarritze auzoei dagozkien auzozainak ere aurkeztu zizkieten bizilagunei. Bilkura amaitzeko, […]

Auzo Batzarrak

Datorren astean Olibet-Ugarritze, Agustinak, Beraun eta Fanderiako Auzo Batzarrak egingo dituzte

Agustinak | Auzoak | Beraun | Fanderia | Olibet-Ugarritze 2014-02-28 | 0

Olibet-Ugarritzeko bilerarekin ekingo diote Auzo Batzarren bigarren asteari astelehenean, martxoak 3. Asteartean Agustinetakoa izango da eta asteazkenean Beraungoa. Fanderiakoa izango da asteko azkena, hilaren 6an, ostegunean. Batzar guztiak 19:00etatik 20:30era izango dira auzo bakoitzeko Auzo Elkartearen egoitzan. Helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain polizia eredu berria […]