Errenteriako Udalak Cristobal Gamon ikastetxeko kirol-pista babestuko duen estalkia diseinatzeko proiektuaren idazketa kontratatu du. Auzo osoak izango du gune horretaz gozatzeko aukera, eskola ordutegitik kanpo jendearentzat irekita egongo baita. Proiektu hau 2019-2023 Agintaldirako Planean jasotako jardueretako bat da. Pandemiak bizkortu egin du modu seguruan erlazionatzea ahalbidetuko duten irtenbideen bilaketa, nahiz eta horietako askok aldi baterako […]
