11 hizkuntza

Solasaldia eta erakusketa

Hatun Warmikuna

Dokumentala eta solasaldia

Peru anitza

Kultura arteko topaketa

Haurren txokoa

Ipuin kontaketa eta eskulanak

Hatun Warmikuna

dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

Maiatzaren 16ean, astelehena, 18:00etan

Xenpelar Etxean (1. solairua)

Edukiera bete arte

Ayar Salazar kazetari eta ikus-entzunezko errealizadore errenteriarrak, jatorri perutarrekoak, ekoitzi eta zuzendu du Hatun Warmikuna (Emakume boteretsuak) film laburra. Bertan, Euskadi beren etxe berri bihurtu duten Peruko hiru emakumeren bizitza-istorioak biltzen ditu: Zaidak, Danak eta Rosariok beren bizitzako pasarteak kontatu, eta hausnartu egingo dute bizitako migrazio-prozesuari buruz, bai eta hartu dituen herrialdeko desberdintasun eta antzekotasun kulturalei buruz ere.

Gainera, egun eta leku horretan bertan, Rosario Cornejo Vidal margolari perutarraren kolonaurreko margolan batzuk egongo dira ikusgai. Hura da dokumentaleko protagonistetako bat da, eta dokumentalaren proiekzioa amaitzean bere lana azalduko du. Koadroak ikusgai egongo dira lehenagotik, bertaratuek ikus ditzaten.

Ondoren, protagonistekin eta zuzendariarekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Film laburraren iraupena: 28 minutu.

Antolatzailea: Mikelazulo Elkartea

Saioaren moderatzailea: Aitor Gabilondo