Liztor asiarra Errenteriara heldu da eta tranpak jarri dituzte hedatu ez dadin

Jasangarritasuna 2012-05-17 | 3

Errenteriako Udalak liztor asiarraren hedapena mugatu eta kontrolatzeko tranpak ipini ditu herriko hainbat lekutan. Helburua erreginak harrapatzea da, kabiak egiteko sasoian baidaude.

Errenteriako Euskaltegian kabi hauetako bat antzeman eta kendu dute. Kabi hauetan 1.500 liztor bizitzera heldu daitezke. Orain arte 40 liztor asiar baino gehiago harrapatu dituzte udal zerbitzuek.

Liztor hauek 2004an heldu ziren Txinatik Bordeleko portura itsasontzi batetan eta hedatu egin dira Frantzian eta Iparralden. Hegoalden eta Espainiako hainbat lurraldeetan detektatu dituzte jada.

Ekosistemarentzako arriskutsuak

Liztor asiarra bertako erleak akatzen ditu, ekosistemen jasangarritasunerako oso beharrezkoak direnak, eta horregatik dira arriskutsuak.

Bideoan azaltzen den bezala, liztor hauek hanka horiak dituzte, bertako liztorrak ez bezala. Gorputzean kolore hori gutxi daukate eta beltzagoak dira.

Udal teknikariek liztor asiarren kabiak ikusten dituen edonorrek udal zerbitzuetara deitzeko eskaera egin du, hiritargoaren kolaborazioa ezinbestekoa jotzen baita intsektu hauen hedapena mugatzeko.

No comments yet.

Utzi erantzuna