Oarsoaldeako ikasleek Ekoipe proiektuan hartuko dute parte

Ekoipe_1Atzo, maiatzaren 15, aurkeztu zuten Errenteria, Pasaia eta Lezoko udalek, Añarbeko Uren Mankomunitateak, San Marko Hiri-Hondakinen Mankomunitateak, Cristina Enea Fundazioak eta olioa berreskuratzeko Ekogras enpresak sustatu duten Ekoipe proiektua.

Ekoiperen helburua, etxeko olioa bereiztu eta kalean dauden edukiontzietan uzteko ohitura, eskoletan egingo diren ekintzen bidez, gizarteari helaraztea da. Izan ere, batezbesteko, pertsona bakoitzak 4 litro erabilitako olio sortzen ditu urtean eta hau guztia harraskatik botata ingurumenari egiten zaion kaltea handia da.

Hau horrela, ekintzak hiru udalerrietako eskola guztietan egingo dira, Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloan dauden ikasleekin. Hala, haur horiek eskolan ikasiko dutena, gero, senitartekoei azaltzea da asmoa.

Proiektua maiatzaren 21ean hasiko da eta 90 minutuko iraupena duen saio didaktikoa egingo dute ikastetxeetan ikusentzunezkoak, esperimentu interaktiboak eta tailer praktikoak erabilita.

Ondoren etorriko dira bisita gidatuak. Donostiako Loiola auzoan dagoen Hondakinen Uren Araztegira egingo dute lehendabizikoa, etxetik ateratzen diren ur zikinetatik olioa nola kentzen den ikusteko. Bigarrena, ordea, Ekogras enpresak duen etxeko olioa tratatzeko lantegian izango da eta bertan edukiontzietatik jasotako olioa biodiesel bihurtzeko nola garbitzen eta prestatzen den ikusi ahal izango dute ikasleek.

Egitasmoa maiatzaren 31n amaituko da.