Gabon-kanta sariketa izango da Errenterian beste behin

Gabon-kanta sariketaGaltzarabordako Udal Kiroldegian Gabon Kanten Lurralde Mailako Lehiaketaren 67. ekitaldia izango da, abenduaren 28an , Ereintza Elkarteak antolaturik.

1946. urtean hasi ziren sariketa antolatzen eta ekimen honekin, Ereintzaren nahia musika koralaren bidez Eguberrietako musika giro herrikoia lortzea dela azaldu dute.

Ohikoa denez, bi maila ezberdin ezarri dituzte: Haur maila, 15 urte arteko kideez osaturiko taldeentzat eta Herrikoia, 16 urtetik gorako kideez osatutakoentzat. Talde guztiek, gutxienez, 12 lagun izan beharko dituzte eta norberak aukeratutako euskarazko bi gabon abesti-koral kantatu beharko dituzte.

Haurren txanda goizean izango da, 11:30ean eta abesbatza herrikoiena, berriz, arratsaldean, 18:30etik aurrera.

Aurtengoan, gainera, eta berrikuntza moduan,  55 urtetik gorako pertsonez osatutako abesbatzentzat Plus 55 maila iragarri dute elkartetik. Abesbatza hauen parte-hartzea goizeko saioan izango da eta topaketa baten gisa proposatu dute, lehiaketatik at.

Izen-ematea azaroaren 4tik abenduaren 10era egin beharko dute parte hartu nahi duten taldeek Gipuzkoako abesbatzen Federazioak Tolosako Idiakez Jauregian duen egoitzan. Nahiago duenak bertara deitu dezake, 943 536973 telefono zenbakira edo koralakgaf@euskalnet.net helbide elektronikora idatzi. Halaber, taldeen onarpena izen-ematearen ordenaren araberakoa dela ere adierazi dute antolatzaileek, izan ere sariketako parte-hartzaile kopurua mugatua baita, 9 talde Haur Maialan eta 7 talde Maila Herrikoian.

Gabon abesti sariketaren oinarriak