Arraunari lotutako biribilgunea inauguratu dute Pontikan

Pontikako biribilgunearen inaugurazioa_6Hibaikako arraunlariak eta trikitilariak lagun zituztela, Pontikako auzotarrek giro ederrean inauguratu zuten larunbatean, hilak 9, auzoari sarrera ematen dion biribilgunea.

Biribilgunean Kabia Espazio Kreaktiboaren baitan sortutako Aaarraun! egitasmoan egindako traineru zatia jarri dute eta horrekin Hikaika arraun elkarteak azken urteotan egin duen lana eta ibilbidea aitortu nahi izan dutela azaldu zuen Maite Gabarainek, auzo elkartearen izenean. “Indarra eman nahi diegu arraunlariei lanean gogor jarrai dezaten, bultzada bat eman, eta espero dugu hemendik aurrera eskuratzen dituzten banderak hemen ospatzea” esan zuen.

Ekitaldiari bukaera emateko, hamaiketakoa prestatu zuten Auzo Elkartean, bertaratu ziren guztientzat.