Madalenak prestatzeko Jai Batzordearen lehen bilera izango da ostiralean

Xanti eta Maialenen agurra
Xanti eta Maialenen agurra 2013an

Aurten ere, jai herrikoi eta parte-hartzaileak sustatzeko asmoarekin, Madalenetako Jai Batzordea osatuko duela jakinarazi du Udalak.

Lehen bilera, ostiralean izango da, hilak 21, 19:00etan Merkatuzarren.

Udaletik, herriko talde eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzera deia egin nahi diete.