XVII. Madalen sarietarako lanak aurkezteko epea ireki da

madalen sariak

Madalen Sarien helburua Errenterian bizi direnen edo ikasten dutenen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea da.

Lanak Errenteriako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, apirilaren 11, ostirala bitarte eta sari banaketa, urtero bezala, uztailaren 22an izango da.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Errenterian bizitzea edota Errenterian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan aritzea.
  • Euskaraz idatzitako lanak izatea.
  • Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak izatea.
  • Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, ordenagailuz idatzia, DIN A-4 neurrian eta lerroarte bikoitzean. Letra mota Arial edo antzekoa izango da, eta tamaina, 12.
  • Poesia sailean, 1. mailakoek 24 lerro idatzi beharko dituzte; 2. mailakoaek, 32; eta 3. mailakoek, 40 lerro.
  • Bertsolaritza lehiaketatik kanpo geratuko da.
  • Prosa sailean, gehienez 2 orrialde idatzi beharko dira.

Kontsultatu oinarriak hemen: