Kartel “bizia” Madalenak 2015 iragartzeko

Eskubian, herritarren  artean bozka gehien jaso dituen kartela; eskubian, berriz, epai-mahaiak aukeratu duen irudia kartel ofizialerako.
Eskubian, herritarren artean bozka gehien jaso dituen kartela; eskubian, berriz, epai-mahaiak aukeratu duen irudia kartel ofizialerako.

Aho batez, horrela aukeratu dute aurtengo Madalenak iragarriko dituen kartelaren irudia. Bera izango da jai egunetako ekintzen, festa-giro eta gogoen aurpegia. Nonahi ikusiko dugu, gainera, 300 karteletan eta 9.400 programa txiki eta beste hainbat eskuko programetan argitaratuko denez.

Jendearen arreta deitu behar da kartel baten funtzioarekin betetzeko eta Susana Ibañez nafarraren lanean aurkitu dute horretarako adina “bizitasun”. “Jaietarako prest” deitutako bere proposamena, izango da, beraz, aurtengo kartel ofiziala.

Kartel ofizala zazpi kidek osatutako epai-mahai batek aukeratu du; tartean egon dira, jai bartzodeko kide bat, diseinuan adituak diren hiru lagun eta Udaleko ordezkari eta langileak (alkatea, kultur-zinegotzia eta arte plasikoen arduraduna).

Dena den, epai-mahaiaren epaia ez ezik, herritarren epaia ere egon da. Eta oraingoan ez dira bat etorri. Izan ere, herritarren partetik, bozka gehien jaso dituena Jon Labiano errenteriarraren “ Beti alai” lana izan da. Orotara egon diren 336 bozketatik 33 lortu ditu. Guztira, 49 kartel aurkeztu dira lehiaketara.