Ikastaro berritzailea abiatuko dute Oarsoaldeko AEKn

Oarsoaldeko-AEKEskolak eta autoikaskuntza (ikaslearen etxeko lana eta irakaslearekin tutoretzak) bateratzen dituen ikastaro berritzailea eskainiko du AEK-k Oarsoaldean. A2-B1 mailako ikasleei zuzendutako ikastaroa da eta 446 euroko prezioa du.

Izen emateko epea urriaren 16an amaituko da eta 20an bertan hasiko da ikastaroa. Interesdunek Errenteriako Xenpelar AEKra (Biteri kalea 30-1) gerturatu, 943 34 02 33 telefono zenbakira deitu edota orereta@aek.eus helbidera idatzi beharko dute.

Matrikulazioa zabalik

Era beran, AEK-ko kideek jakinarazi dute 2015/2016 ikasturtea martxan bada ere, izena emateko aukerak zabalik jarraitzen duela Oarsoaldeko lau euskaltegietan: Errenteriako Xenpelar AEKn, Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn. Aukeran maila eta ordutegi guztietarako azken tokiak daudela adierazi dute.