Elkartasun motxila egitasmoa martxan jarri du Saretuz proiektuak

Iaz Zangozako ikastolari eman zioten babesa
Iaz Zangozako ikastolari eman zioten babesa

Datorren igandean, urriak 18, ospatuko dute Elizondon Nafarroa Oinez euskararen aldeko jaia. Eta bertako ikastolari laguntzeko asmoz Saretuz proiektuak elkartasun motxila egitasmoa abiatu du bigarren urtez. Egitasmo honek hiru helburu nagusi dituela adierazi dute antolatzaileek, euskarari bultzada ematea eta herritartasuna eta elkartasuna sustatzea.

Horretarako 5€-ko bonoak atera dituzte. Saldutako bono guztien artean Elizondoko ikastolak berak prestatu duen saskia zozketatuko da. Saretuz-eko kideek gogorarazi dute iazkoan Zangozan ospatu zela Nafarroa Oinez eta Errenteriako euskaltzaleen artean 1.730 euro bildu zituztela elkartasun motxilen ekimenarekin.

Elizondora martxa

Bide beretik, Errenteria eta Elizondo lotuko dituen martxa antolatu du Saretuz proiektuak. Urriaren 16an aterako dira herritik eta Elizondora igandean iristea da asmoa. Bertan Elizondoko ikastolako zuzendari taldeak harrera egingo dio Saretuzi. Gainera, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkio Saretuzi, jasotako “diruagatik”, baina bereziki jasotako “indar, elkartasun eta hurbiltasunagatik”.

Ibilbidean parte hartu nahi duenak, edota bonoa eskuratu nahi duenak 629 980 010 telefono zenbakira dei dezake.

Elizondora_martxa_ibilbidea